XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1918`ko iraillaren 1`tik 8`ra, Euskal Aldundien babesean, Oñati`n ospatu zan Batzar bedegarrean sortua dugu.
Egun aietan aurkeztu ziran lanak sailkatu ta artutako erabakiak azaldu ta ikusia nola adierazi etzekiela aurkitu zan G. Mujika, Batzar aren goraberak papereratzean.
An egin zan lana ta ortan erakutsi zan alkar-maitasuna, arrigarriak zinez! .
Euskalerriko lau Diputazioen indar-eragiñaz, ainbat gizaseme jakintsu, bertoko ta erbestetar, ezezik, inguruko gotzai ta Espaiña`ko Errege Alfontso XIII`garrena berbera ere, egun eta ikasgaia aietan esku artu gabe etziran geratu.
Euskal-gaiak onartu ta aztertu nai izan ziran bereziki .